Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

Dokumentuaren akzioak

Folk dantzaldiak apirilean Baionan eta Elgetan: Duo Godon-Thézé

2018/03/27 18:25

Joan den urtean Gérard Godon soinujole frantziarra izan genuen Baionan eta Elgetan dantzaldi goxo bana ematen. Aurten Eric Thézé-k lagunduta etorriko zaigu berriz, bikote formatuan, apirilaren 21 eta 22an. Dantzaldiez gain, Gérard Godon-ek ikastarotxoa ere eskainiko du Ahetzen (Lapurdi): scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak.

Frantzian 'bal folk' edo 'bal trad' esaten zaien dantzaldietako berritzaileetako bat da Gérard Godon. 2000 hamarkadaren hasieran abiatu zuen Parasol taldea, Eric Thézérekin batera. Bere ezaugarri nabarmenenak izan daitezke musikalitate ezberdina (intimista, goxoa) eta dantza lotuetan berrikuntza zaletasuna. Asmatzen eta sustatzen ditu scottish, mazurka eta balts irregularrak.

Hogei urteko ibilbidean bederatzi CD argitaratu ditu, guztiak ere dantzarako musikaz osatuta. Ezaguna da dantza zirkuituan. Errepertorioan, scottish, polka, balts (hiru, bost, zortzi eta hamaika pultsukoak), mazurka, scottish irregularrak, Chapelloise, borobila... eta beste hainbat. Joan den urteko saioetan jo zikigun ere, goxo asko, Zazpi jauziak, Lantzeko zortzikoa, eta fandango / arin-arina.

Eric Thézé izan zuen bere lehen musika-bikotea Parasol taldean (2002-2010). Gerora beste bidelagun batzuk izan ditu Godonek. Orain berriz elkartu da hasierako Godon-Thézé bikotea.

Informazio gehiago: https://www.parasol-godon.fr/

Joan den urteko dantzaldietako kronika eta argazkiak hemen.

Egitaraua

Ikastaroa: scottish eta mazurka aldaerak, eta balts irregularrak

  • Noiz: apirilak 21, larunbata / 15:00 - 18:00
  • Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-xokoa gela
  • Sarrera: 20,00 euro
  • Izena ematea: Aniez (+33 611595708 / agnes@trad.org)

 

Folk dantzaldia Baionan: Duo Godon-Thézé eta musikari gonbidatuak

  • Noiz: apirilak 21, larunbata / 21:00
  • Non: Forum-eko dantza-aretoa (42 Chemin de Sabalce)
  • Sarrera: 10,00 euro
  • 20:00etan elkarrekin afaltzea, norberak eraman eta elkarbanatuta.

 

Dantzaldia Elgetan: Duo Godon-Thézé

  • Noiz: apirilak 22, igandea / 19:00
  • Non: Espaloia Kafe Antzokian
  • Sarrera libre
  • edateko eta jatekoak eskura
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

Dokumentuaren akzioak

2018/04/17 13:54
Azken orduko oharra: Eric Thézé-k bizikletaz istripua, eta belauna apurtu omen du. Beraz, Gérard Godon bakarka izango dugu. Halere, arazorik ez. Joan den urtean dantzaldi benetan goxoak eman zizkigun, eta berriro gozatuko dugu!!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.