Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Dantza-afari tematikoa: Portugal

Dokumentuaren akzioak

Dantza-afari tematikoa: Portugal

Noiz 2015/05/08
21:00
Non Elgeta, Espaloia Kafe Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
  • Afari sinple baina berezia, Portugaleko ukituarekin.
  • Afaldu bitartean, bertako dantza-musika.
  • Afalostean, Portugaleko dantzak deskubritu eta gozatzeko tailer-dantzaldia.
  • Afaria + tailer-dantzaldia: 20,00 euro
  • Dantza-gidaria: Patxi Montero
  • Izena ematea (derrigorrezkoa): beheko formularioa bete eta bidali.


Portugal:

Izugarri gustuko ditut Portugaleko dantza tradizionalak. Errazak eta alaiak. Herri dantzaldietarako oso egokiak, eta gure dantza moldeen gertukoak. Bertako hainbat irakaslerengandik jaso ditut zuzenean.

Azken urteotan mugimendu handia dago Portugalen, bertako dantza tradizionalak jaso eta folk dantzaldietan gozatzeko, modu informalagoan.

Musika taldeak ere sortu dira, dantza-doinuak jaso eta gaurko airean grabatzen ari direnak. Hauek erabiliko ditugu gure tailer-dantzaldian.

Oharra: tailer hauetan erakutsiko diren dantza askok gutxieneko dantza-maila eskatzen dute, eskarmentua; aditua izan gabe ere, bai gutxienez aritua. Dantzari arituei zuzendutako jarduera da, ez hastapeneko mailakoa.

Informazio zabalagoa: Dantza afari tematikoak

 

Dokumentuaren akzioak