Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Christian Pacher-ekin dantzaldiak Baionan eta Elgetan

Dokumentuaren akzioak

Christian Pacher-ekin dantzaldiak Baionan eta Elgetan

2019/04/15 07:20

Apirilaren 27 eta 28an Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher etorriko zaigu Euskal Herrira, dantzaldi bana ematera Baionan eta Elgetan. Dantzaldiez gain, Poitouko dantzen ikastaroa emango du Ahetzen (Lapurdi).

Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Pacher Frantziako folk dantzaldien eremuan. Kantuan, arrabitaz edo soinu txikiaz, dantzarako jotzen duten hainbat musika taldetan hartu du parte: Ciac Boum... eta beste.

Emango dizkigu folk dantzaldietako ohiko dantzak (borobila, chapelloise, baltsak, polkak, schottisch-ak, mazurkak...), baita bere eskualdekoak ere (adibidez, Avant Deux esaten zaien kontradantza edo kadrileak). 

Aniez Perez-en ekimenez, hirugarren urtez etorriko zaigu Frantziako folk dantzaldien eremuko musikari bat geurera (aurreko bi urteetan Gerard Godon izan dugu gurekin).

Bideoa: Christian Pacher Mardi Gras dantza jotzen La Motte en Provence-jo jaialdi batetan (2015)

 

Egitaraua

Ikastaroa: Poitou-ko dantzak

  • Noiz: apirilak 27, larunbata / 15:00 - 18:00
  • Non: Ahetze (Lapurdi) / Denen-Xokoa gela
  • Sarrera: 20,00 euro
  • Izena ematea: Aniez (SMS: +33 611595708 // e-posta: agnes@trad.org)

 

Dantzaldia Baionan: Christian Pacher (Poitou) eta Zeina (Euskal Herria)

  • Noiz: apirilak 27, larunbata / 21:00
  • Non: Forum-eko dantza-aretoa (42 Chemin de Sabalce)
  • Sarrera: 10,00 euro
  • 20:00etan elkarrekin afaltzea, norberak eraman eta elkarbanatuta.

 

Dantzaldia Elgetan: Christian Pacher

  • Noiz: apirilak 28, igandea / 19:00
  • Non: Espaloia Kafe Antzokian
  • Sarrera libre
  • Edateko eta jatekoak eskura
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.