Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Azaroak 10, larunbata: HERRIXA DANTZAN berezia zuzenean

Dokumentuaren akzioak

Azaroak 10, larunbata: HERRIXA DANTZAN berezia zuzenean

2012/11/06 10:03

Larunbat honetan, azaroak 10, Herrixa Dantzan saio berezia izango dugu Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, gaueko 22:30etan hasita.

Gure ezaguna den Galiziako musikari hirukotea Gipuzkoara dator (Ordiziako Sustraiez Blai jaialdian jotzera larunbat arratsaldean), eta hori aprobetxatuta, Espaloira etorriko dira gauean dantzaldia eskaintzera.

Musikariak dira: Cayetano Amenabar (zanfona), Sergio Cobos (soinua / perkusioa) eta Xandre Outeiro (zanfona / perkusioa). Hirurak eskarmentu handikoak.

Dantzarako musika joko dute, ondo pasatzeko: Galiziako, Euskal Herriko eta Europako beste lurralde batzuetako dantzak, balsak, jotak, muñeirak, eskotixak, polkak, mazurkak, guretzat ezagunak diren chapelloise eta borobilak...

Sarrera: 10,00 euro

 

Igandean, tailerra: valsas mandadas

Sergio Cobos musikari, dantza-maisu eta dantza biltzaile galiziarra Portugaleko Alentejon bizi da azken urteotan. Bertako folkorea eta dantzak ikertu eta jotzeko aukera izan du.

Bere bisita aprobetxatuta, igande goizean valsas mandadas delakoak erakustea eskatu diogu.

Valsas mandadas delakoak Alentejoko Grandola eskualdean gorde diren dantza bitxiak dira. Bikoteka korruan jarrita eta bals doinu baten gainean, gidari batek agintzen ditu urratsak, inprobisatuta. Neurri batean Iparraldeko jauziak ekartzen dizkigute gogora, itxura beretsuko sistemak baitira.

Sergio ez da 'aditua', baina ezagutzen eta jotzen ditu agindutako bals hauek, guri erakusteko adina.

Jauziei esker gertuko egingo zazikigun dantza bitxi hauek ezagutu eta probatzeko aukera, beraz.

  • NOIZ: azaroak 11, igandea.
  • NON: Elgetako Espaloia Kafe Antzokian
  • ORDUTEGIA: 11.00 - 13.00
  • PREZIOA: 10,00 euro
  • IZENA EMATEA: herrixadantzan@gmail.com

OHARRA: eman izena ostiralerako asko jota. Taldea osatzen bada, tailerra egingo dugu. Bestela ez. Ordainketa bertan egingo da eskura.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.