Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Apirilak 6: XUT taldearekin dantzaldia Espaloian

Dokumentuaren akzioak

Apirilak 6: XUT taldearekin dantzaldia Espaloian

2014/03/28 15:45

Iruñeako Xut talde historiko / berriak dantzarako musika ederra egiten du. Herrixa Dantzan saioetan sarri erabili izan ditugu Xut-en doinuak, grabatuta. Oraingoan, zuzenean izango ditugu geurean. Agarrauan, soltean, jauziak, kontradantzak, bolant dantza, Baztango zortzikoa... Aparteko aukera izango da, zuzeneko emanaldi gutxi egin baitute azken urteotan.

 

  • NOIZ: apirilak 6, domeka.
  • ORDUA: 19.00
  • NON: Espaloia Kafe Antzokia
  • Sarrera doan (txapela pasako dugu)
  • Parte hartzea libre
  • Laguntzailea: Elgetako Udala



Xut-en diskografia:

  • Fanfarre Xut (1979): Festa eta dantzarako musika eginez arrakasta handia izan zuen Xut fanfareak urte haietan. Diska / kasete hura herrietako jaietako ohiko soinu banda izan zen.
  • Zahar Berri (1988): Migel Angel Sagasetak bildu eta argitaratu gabeko partiturak musikatu zituen Xut-ek (martxak, polkak, kontraiantzak...)
  • Gara 2012 (2012): Dantza eta festako ohiko erritmoetan oinarritutako doinu berriak konposatu ditu Roberto Lazarok (jatorrizko Xut fanfarretik geratu den kide bakarrak), eta musikari talde berria bildu du grabatzeko. Baltsa, polka, habanera, euskal korridoa, fandangoa, Baztango zortziko eta Bolant iantza doinu berriak... dantzarako hamazazpi pieza eder biltzen ditu Xut-en azken lanak.


Dantzaldira CD-ak ekarriko dituzte salgai. Bestela, Xut fanfarrearen musika guztia Interneten dago entzungai eta eskuragai (Spotify, iTunes, YouTube, eta abar).

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.