Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak

Dokumentuaren akzioak

Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak

2018/11/28 12:45

Laugarren urtez izango dugu Euskal Herrian Kataluniako Escamot català dantza-txangoa, bazterrak dantzan jartzeko prest. Hau izango da aurtengo dantzaldien egutegia:

- Abenduak 6, osteguna: IRUÑEA – Kafe Zentral – 19:30

- Abenduak 7, ostirala: ALTSASU – eguerdian

  • Altsasukoekin elkartasuna adierazi nahian
  • Laguntzailea: Iortia kultur-etxea

- Abenduak 7, ostirala: ELGETA – Espaloia kafe-antzokia – 20:00

  • Talo-dantza: Julen Altzelairen eko-talo goxoak izango ditugu, urtero bezala.
  • Laguntzailea: Elgetako Udala

- Abenduak 8, larunbata: DURANGOKO AZOKA - 12:30 (Plateruena edo kanpoko plaza)

- Abenduak 8, larunbata: ZARAUTZ – Musika plaza – 19:00 (euria balitz, Gaztelekuan)

  • Laguntzailea: Zarauzko Udala

 

Zer joko duten? Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohiko diren dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Okzitaniako sokak, korro-dantzak (hainbat kantatuak) eta jauziak, Kataluniako dantzaren bat edo beste, momentuan azalduta (jotak, sardanak, joko-dantzak…), baita ere fandango, arin-arin, Lantzeko zortzikoa, jauziak... (geure mugetatik kanpo ere ezagunak folk dantzaldien zirkuituan).

Dantzaldi guztietan sarrera doan, baina txapela pasako dute, txangoko kideen egonaldia eta bidaiak ordaintzen arintzeko.

Escamot català ekimena Kataluniako dantzazale talde batek sortu zuen orain lau urte. Euren xedea, abenduko zubian Euskal Herrira txangoan etorri, musikari eta dantzariak, eta bixitan doazen lekuetan dantzaldiak sortzea. Urtetik-urtera sona handia hartzen joan da, bai Kataluniako dantzazaleen artean, bai geurean ere, sortzen duten dantza-giro ederragatik.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.