Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak berriz Euskal Herrian

Dokumentuaren akzioak

Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak berriz Euskal Herrian

2017/11/22 12:15
Abenduko zubian Escamot català-rekin dantzaldiak berriz Euskal Herrian

Iazko dantzaldia Espaloia kafe-antzokian

Hirugarren urtez, Kataluniako Escamot català txangoa etorriko da abenduaren 6-tik 9-ra Euskal Herrira, zubi pasa. Urtetik-urtera handituz doa ekimen honen oihartzuna, eta aurten 35 dantza-lagun inguru etorriko dira Kataluniatik. Tartean, hainbat talde eta dantzalditan aritu ohi diren musikariak.

Hau izango da aurtengo dantzaldien egitaraua:

  • Abenduak 6, asteazkena: IRUÑEA (Kafe Zentral) - 19:30
  • Abenduak 7, osteguna: ELGETA (Espaloia kafe-antzokia)
  • 19:00 Dantza-tailerra Joan Codina-ren eskutik: Okzitaniako brale, korro-dantza eta dantza kantatuak (Euskal-Herrian batere edo apenas ditugun horiek, Pirineoaz bestaldean gehiago gorde dira, eta haiek apur bat ezagutu eta gozatzeko) - 10,00 euro (IZENA EMAN)
  • 21:00 Talo-jana. Eko Taloak etxekoen talo berezi goxoak.
  • 22:00 Dantzaldia
  • Abenduak 8, ostirala: DONOSTIA (Guardetxen) - 22:00
  • Abenduak 9, larunbata: AHETZE - Lapurdi (Denen Xokoa gelan)
  • 16:00 Kataluniako dantzen ikastaroa, Joan Codina, Raquel Terraza eta Agnès Perez-ekin - 20,00 euro (Izena emateko: agnes@trad.org edo SMS +33611595708)
  • 19:15 Elkarrekin afaldu Herri Xokoa gelan (norberak eramanda)
  • 21:00 Dantzaldia

Zer joko duten? Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohiko diren dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Okzitaniako sokak, korro-dantzak eta jauziak, Mediterraneo aldeko jota eta sardanak... Horietako hainbat, kantuan.

Dantzaldi guztietan sarrera doan, baina txapela pasako dute, txangoko kideen egonaldia eta bidaiak ordaintzen arintzeko.

Elgetako saioa Herrixa Dantzan dantzaldien egutegiaren barne antolatu da, Elgetako Udalaren laguntzarekin. Gaur egun Espaloia kafe-antzokiko taberna itxita dago, baina edatekoak eramango ditugu, eta Eko Taloak enpresak talo goxoak eskainiko ditu 21:00etatik aurrera eta dantzaldia bitartean. Talo benetan goxoak prestatzen dituzte: %100 arto ekologikoz eginda, eta betegarri bereziekin (bakailaua, barazkiak, gazta, txokolatea, txorizoa...).

Ahetzeko saioa bertako Tximeleta elkarteak antolatu du, Agnès Perezen bitartez.

Ikusi hemen iazko Espaloiko dantzaldiaren kronika eta argazki galeria

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.