Dokumentuaren akzioak
Tonucci: "Haurrek [dantza-] eskolan sufritzen badute edo aspertzen badira, eskola ez da ona."

Haurrek eskola gustuko ez izatea arazo bat da. Baina arazo handiagoa da maisu-maistrei eskola ez gustatzea, gaixotzeraino. Eta eskola ez zaie familiei ere gustatzen. Eta eskola jendarteari ere ez zaio gustatzen, ez baitu nahikoa formaziorik eskaintzen arlo profesionalerako. Hau guztia irakatsi-ikasi formulapean eraikitako eskolaren ondorioa dela adierazi zuen. Batek irakasteko rola eta besteak ikasteko betebeharra duen eskola. Haurra eskolara iristean baso hutsa balitz bezala eta irakaspenez betetzen joan beharko balitz bezala ikusten duen hezkuntza duen oinarria zaharkitua da. Metafora hau ez da egokia gaur egun dugun ebidentziaren arabera.
Haurrek eskolan sufritzen badute edo aspertzen badira, eskola ez da ona.
OHARRAK: ohi bezala, dantza-eskolek edo dantza-irakasleok gure begiradatik irakurri eta hausnartzeko / Izenburuko [dantza-] hitza neronek gehitutakoa da
ITURRIA: Francesco Tonuccik maiatzaren 15ean Abaltzisketan emandako hitzaldiko kronikatik (Nahia Alkorta guraso.eus atarian)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun

Haurrak, haurrak...
Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.
Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.
Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...
Arduraduna: Patxi Montero
Jasotako azken erantzunak
- Xabier Etxabe on Folklorearen infantilizazioaren ajeak agerian... hamaikagarrenez...
- Oier Araolaza on Folklorearen infantilizazioaren ajeak agerian... hamaikagarrenez...
- Xabier Etxabe on Gure esku ditugu udaberri guztiak
- Xabier Etxabe on Haurren euskal-dantza taldeak eta haur abesbatzak: parekotasunak?