Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haurrak, haurrak... Haurren hurbilpena euskal dantzara, jolasetik.

Dokumentuaren akzioak

Haurren hurbilpena euskal dantzara, jolasetik.

2025/06/06 08:55
Haurren hurbilpena euskal dantzara, jolasetik.

"Kinderreigen" - Hans Thoma 1872

Haurren hurbilpena dantzara (euskal-dantzara) jolasetik bideratzeko proposamena, oso proposamen serioa da, funts handikoa; inolaz ere arinkeria.

Adibiderako, Hik Hasi aldizkariak maiatzeko zenbakian Jolasaren Munduko Egunaren aitzakian (ekainak 11) argitaratu duen artikulu laburretik pasarte hauek: 

  • Jolasten ari den haurrak denik eta gauzarik garrantzitsuena ikasten du: izaten ikasten du. Eta plazeretik egiten du hori, oroz gain, plazera baita jolasa; horrek definitzen du. Eta plazera da motibaziorik biziena. Beraz, jolasa da ikasteko baliabiderik eraginkorrena.
  • Plazeraz gain, mugimendua, abilezia, oreka, ikerketa, esplorazioa, konfiantza, arriskua, gatazka, konponketa, lorpena, harremanak, negoziazioa, komunikazioa... da jolasa. Horregatik guztiagatik, gai serioa da haurraren garapenerako, garapen psiko-motorrari, intelektualari, sozialari eta afektibo-emozionalari berebiziko bultzada ematen baitio. Hain da gai serioa haurarren jolasa, ezen eskubide bat den.
  • Betidanik jolastu da haurra -senez egiten du-, eta munduko bazter guztietan jolasten dira umeak, sano baldin badaude. Jolasa behar bat da.
  • Maite Garaigordobil* psikologiako akademikoak zazpi ezaugarri lotzen dizkio jolasari: jolasa plazera, askatasuna, prozesua, akzioa, fikzioa, seriotasuna eta esfortzua da.
  • Jolasean aditua den Itsaso Pagoaga irakasleak dio jolasaren bizipena oso garrantzitsua dela haurrarentzat: "Akzioa dakar berarekin jolasak, inplikazioa, eta jolasaren esperientzia horretan gertatzen diren irakaspenak gorputzean eta buruan gertatzen direnez, jolasaren bizipena oso sakona da haurrarentzat". "Haurrak, norbanako moduan, bere baliabide guztiak erabili behar ditu erronka hori aurrera eramateko; adibidez, eraikitzen saiatzen ari den tipi hori egin ahal izateko... Baina erronka soziala ere bada". Jolasa txanpon bat balitz, plazera eta gozamena izango luke alde batean eta, bestean, esfortzua eta ahalegina.

 

Ekainaren 11 Jolasaren Munduko Eguna da. Nazio Batuen Erakundeak iaz izendatu zuen, lehendabiziko aldiz, ekainaren 11 Jolasaren Munduko Egun. Aurretik, hainbat erakundek maiatzaren 28an ospatzen zuten Jolasaren Eguna. Munduko berrogei herrialdetan baino gehiagotan ospatuko da Jolasaren Munduko Eguna.

Ez da asko pentsatu behar egun hori ospatzeko zer egin dezakegun asmatzeko. Haurrei galdetuz gero... "jolastu!" erantzungo dute, ziur, den-denek. Eta egin genezakeen denbora inbertsio handiena egingo genuke, baita eskola orduetan ere.

 

(*) Psikologian doktorea. EHUko psikologia katedraduna (erretiroan). Espainiako Pasikologia Akademiako akademikoa. https://maitegaraigordobil.com/index.htm

ITURRIA: "Eta haurrei jolasten utziko bagenie?" (Hik Hasi aldizkaria 298 znb - 2025eko maiatza)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haurrak, haurrak...

Haurrak, haurrak...

Haurrekin euskal-dantzaren bidea eraldatzearen alde.

Pedagogiaren iturritik jasotako ekarpen eta argumentazio teorikoak bilduko ditut hemen.

Eman diezagutela argia, eta hausnarketa eragin...

Arduraduna: Patxi Montero