Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Zilarrezko folklore jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Zilarrezko folklore jaialdia

2011/07/21 16:50

Badator hogeitabostgarrena, 1987. urte hartan horren urrun ikusi arren. Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiak zilarrezko ezteiak ospatuko ditu aurten, eta hori dela eta hainbat ekitaldi berezi antolatu ditugu urteurrenaren harira: kultur etxeko erakusketa, liburu baten argitalpena, eskaparateen atontzea, parte-hartzaile ohien biltzarra…

Horrenbeste herrialderen bisita jaso ostean, aurten Egiptoko eta Indonesiako talde banarekin konpratituko du tabladua Haritz euskal dantzari taldeak. Afrikar herrialdetik AUC Folklore Dance & Music Group etorriko zaigu, eta Asiar uharteetatik berriz Krida Budaya.

EGIPTO - AUC FOLKLORE DANCE & MUSIC GROUP

AUC (American University in Cairo) Folklore & Music taldeak 20 urte inguru daramatza dantzan. Unibertsitateko ikasleak izan ziren lehenengo dantzariak; gero lizentziatuak elkartu zitzaizkien; eta badira lizentziatu ondoren entseguetan eta emanaldietan parte hartzen duten ikasle-ohiak ere.

Egiptoko kultura zaintzea eta dantza eta musika bidez ezagutzera ematea, hori izan zen taldea sortzeko hasierako asmoa. Errepertorioan dituzten dantzetako asko gaur egun ez dira egiten, edo, egiten badira, dantzen jatorrizko tokietan egiten dira, ez beste inon; beraz, jende askok ez ditu sekula ikusi. AUC Folklore Dance & Music Group-ek aukera ederra eskaintzen digu Egiptoko kulturaren ondare hau entzun eta ikusteko, kontuan izanda, musika eta dantza  bi hizkuntza unibertsalik indartsuenetakoak direla

INDONESIA - KRIDA BUDAYA

Jakartan kokatzen den Krida Budaya Unibertsitateko taldeak Indonesiako erlijioan eta ohituretan oinarritutako dantzak erakutsiko dizkigute. Arropa aberats eta dotoreak jantziko dituzte euren agerraldietan. Musikaren ezaugarri bereizgarriena gong txikien erabilera da (tam-tam), metalofonoaren laguntzarekin. Indiako epopeietan oinarritutako dantzak irudikatuko dituzte, lepo, ukabil eta eskuen mugimendua nagusitzen delarik.

EUSKAL HERRIA - HARITZ EDT

Aurtengo Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia berezia da guretzat; izan ere, 25 urte betetzen ditugu. Eta urteurren hori ospatzeko gure alerik preziatuenak atera nahi izan ditugu. Ezin falta zitezkeen gure Gipuzkoako dantza kuttunak. Hainbestetan eskaini ditugu —eta han eta hemen eskatu eta estimatu dizkigute!— ezen azkenerako gure ikur bihurtu diren. Denontzat hain ezagunak diren doinu eta urratsak taularatuko ditugu lehen zatian: desafioa, ezpata-txiki, abarketak, txakolin, makil-handi, ormatxulo, zintza-dantza, punta motz, uztai-txiki eta dantza soltea.

Jaialdia amaitzeko Zuberoara joko dugu. Besteak beste, Betti Betelu, Fernando Aristizabal, Jexux Larrea eta Dominika Errekalt "Ttitika" izan ditugu Zuberoako dantzak ikasteko maisu, eta aurten Jon Iruretagoienarekin errepasatu eta landu ditugu berriz. Maskaradetako dantzak izango ditugu: barrikada, gabota, kadrileak, aitzina pikha, marexelak eta, nola ez, godalet-dantza. Edalontzia erori ala ez erori, ikusmina izaten da, baina aurretik dantzatzen diren urrats tekniko eta indartsuetan antzematen da dantzariaren trebetasuna. Edalontzia lurretik altxa eta egin dezagun topa! Beste 25 urte oparo izan ditzagula!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt