XXXVII. ELGOIBARKO NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

2024/07/30
XXXVII. ELGOIBARKO NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA

Joan den asteazkenean, uztailaren 24an XXXVII. Elgoibarko Nazioarteko Folklore jaialdiaz gozatzeko aukera izan genuen kazajistango Compañia Folklórica Nacional "NAZ" eta Brasilgo Bacnare - Ballet de la cultura degra de recife dantza taldeekin batera. 

Bi dantza talde hauek beraien kultura eta ohiturekin harreman zuzena duten dantzez gozarazteko aukera eskaini ziguten. 

Guk Haritz euskal dantzari taldeko kideok, lehen zatian, Arabar Errioxan dagoen Guardiako kuadrillako hiru herritako dantzak taularatu genituen: Guardiako paseoa; Iekorako ‘Bertzijanako Amabirjinaren kate-dantza’; Eltziegoko ‘Cuatro calles’, ‘El Árbol’ eta jota; eta Eskuernagako ‘Bailaos’, ‘Te ví’, ‘El culo’ eta ‘Pájara pinta’.

Bigarren agerraldian Lapurdiko arropa koloretsu, musika alai eta dantza dotore nahiz dibertigarriz bete genuen Maala: Betti Beteluk irakatsi zizkigun dantza-luze, Xinple, Marmutx, Lapurdiko makil-dantza, Gabota, Bizar-dantza eta Betti Beteluk berak prestatutako fandangoa. 

Urteroko zita berezia izaten da hau eta gozatu ederra hartu genuen! 

Eskerrik asko ikustera zein parte-hartzera hurbildu zineten guztioi, datorren urtean ere bertan ikusiko gara!