XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Datorren ostiralean, uztailaren 24an, XXXIV. Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu beharko genuke. Aurten, ordea, lehen aldiz bertan behera utzi behar izan dugu COVID-19aren ondorioz. Osasun agintarien gomendio eta arauei jarraituz ezinezkoa egiten zaigu halako jaialdi bat antolatzea, ez eta atzerriko dantza-taldeak gonbidatzea.
Hala ere, uztailaren 20tik aurrera gurekin batera Nazioarteko Folklore Jaialdiaren astea bizitzera gonbidatu nahi zaituztegu, gure sare sozialen bitartez eta Elgoibarko hainbat erakusleihotan ikusgai egongo diren aurreko edizioetan izan ditugun atzerriko dantza-talde gonbidatuen ikuskizunak ikusiz.