Dokumentuaren akzioak
Udaberri bete-betean
Urtero izan ohi da maiatza hilabete garrantzitsuenetariko bat Haritz euskal dantzari taldearentzat, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izango, eguraldi onarekin batera hasi baitira agertzen emanaldiak.
Apirilaren 29an, izan zen zita horietan lehena, Jon Zamalloa “Txistu” iaz hildako musikari galdakaoztarrari herriko kultur etxean eskeini zitzaion omenaldian. Iaz hil zen besteren artean musikari, ikertzaile eta txistulari izan zen Jon, eta oroitu nahian bertaratu ziren hainbat lagunek parte hartu zuten ekitaldian, tartean: Bilboko Udal Txistularien Banda; musika eta dantza maisuz osatzen den Aiko Taldea; Jean Mixel Bedaxagar kantaria; Marian Arregi eskusoinujole eta Ez Dok Hamairu-ko kide ohia; Mikel Urbeltz biolin jolea ; Juan Antonio Urbeltz eta Oier Araolaza, ikerlari eta dibulgatzaileak; Galdakaoko andra Mari dantza Taldeko, eta Eibarko Kezka taldeko dantzariak; eta baita ere gure ordezkari moduan Jon Lizarralde Haritz euskal dantzari taldeko kidea eta Jose Inazio Sarasua Elgoibarko Udal Txistulari bandako zuzendaria. Bakoitzak bere eskaintza egin zuen: dela kantu, hitzaldi, dantza… Jose Inazio Sarasuak Jon ikerlearen gaineko hitz batzuk esan zituen lehenik, eta gero bere soinura erreberentzia dantzatu zuen Jon Lizarraldek.
Bestalde, maiatzaren 3an, osteguna, Eire Vila,
Jon Lizarralde eta Maialen Astigarragak Andoaingo ezpata-dantzan gonbidatu gisa parte hartu
zuten Haritz-en ordezkari bezala. Eskerrik beroenak Andoaingo Urki dantza taldeari gonbidapena luzatzeagatik.
Bideoak: Aiurri aldizkaria
Asteburu honetan berriz, “Semana das letras Galegas” ospatu dugu elgoibarren, eta ohiturari segiz guk ere gure aletxoa jarriko dugu osatu duten egitarauaren baitan. Maiatzaren 4an, arratsaldeko 19:30etan iaz hil zen Ovidio Campello Galiza etxeko lehendakari eta Elgoibarko udaleko zinegotzi izandakoari omenaldia egingo zaio. Jarraian festaren irekiera ekitaldia izango da, taldeko bi kidek agurra dantzatuko dutelarik. Larunbat arratsaldeko 18:30etan Laudioko Espalladoiro taldearekin batera emanaldia eskeiniko du Haritz-ek, aurten Zuberoako dantzak aurkeztuko ditugularik. Asteburu osoan zehar musika, dantza, jan-edan eta giro onik ez da beraz faltako Elgoibarren, galegoen eskutik.
Argazkiak: Iñaki San Martin "Soarte".
Azkenik, maiatzaren 19an Haritz dantza taldeak, Juan Antonio Urbeltz-en Axeri Boda ikuskizunean parte hartuko du Gernikako Lizeo Antzokian arratsaldeko 20:30etan. Horretaz gain, dantza taldeak babesa eman dion Herrira ekimenean parte hartuko du. Ezin ahaztu Trinitateak ere bertan daudela, kurtso bukaerako jaialdiarekin. Udaberri bete-betea hortaz!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01