Sustrai akordeoi taldearekin emanaldia
Elgoibarko Sustrai akordeoi taldeak eta Haizea emakume taldeak gonbidatuta, martxoak 9an, emanaldia izan genuen. Emanaldia Elgoibarko Kultur etxeko sotoan izan zen, eguardiko 12:30ak aldera.
Sustrai akordeoi taldekoek Europan barrena tren bidaia egitera gonbidatu gintuzten. Horretarako, Kultur etxeko sotoa tren geltoki gisa apaindu zuten. Europako hainbat herrialde aukeratu zituzten eta bakoitzean, herrialde horrekin zerikusia zuen pieza jo zuten. Euskal Herrira iristean, Jose Ignacio Ansorenaren Aintzinako dantzak izeneko pieza jo zuten eta Haritz euskal dantzari taldeko kideok dantza egin genuen.
Emanaldian parte hartu zuten dantzariak Ainhoa Mugertza, Nerea Asenjo, Amaia Loiola eta Jon Lizarralde izan ziren.