Dokumentuaren akzioak
Soarteren "Apur batean soka-dantza" Gernikan
HARITZ EDT
2011/11/10 23:03
Aurrez Urretxu, Altsasu, Iruñea edo Calellako (Katalunia) Festimatge-an aurkeztu ostean, Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan dago ikusgai Iñaki San Martin "Soarte" argazkilari eta artista elgoibartarraren "Apur batean soka-dantza" erakusketa, urtarrilaren 29a bitartean.
Joan den asteazkenean, hilak 9, izan zen erakusketaren inaugurazio ekitaldia, eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko zenbait kide ere hurbildu ginen Gernikaraino. Izan ere, Elgoibarren San Bartolome egunez egin ohi den soka-dantzaren ingurukoak dira erakusketa osatzen duten 43 irudiak, eta honenbestez Haritzeko dantzariok gara bertan protagonista. Elgoibarren errotua dagoen tradizioa den soka-dantza teknika bisual modernoen bidez aurkeztuko zaigu, argazkigintza pinturarekin lotu nahian teknika digital oinarrizko zein sofistikatuenak erabiliz horretarako.
Iñaki San Martin ezaguna eta laguna ere bada Haritz Euskal Dantzari Taldearentzat, hainbat ekitalditan ondoan izan baitugu argazkiak ateratzen. Zinemagintzaren alorrean lan egina, 1989an sortu zuen Fotografia Soarte izenez estudio propioa. Bere lanean garrantzia handia ematen dio arlo kulturalari eta horren adierazgarri eman zizkigun eskerrak guri eta Udal Txistulari Bandari, euskal kulturaren eta folklorearen nolabaiteko euskarri garen neurrian. Geu gara ordea, eskertu beharrean garenak. Batetik, demaseko ohorea zaigulako maila horretako erakusketa batean protagonista izatea eta gure lan apala halako maisutasunez isladatzea Soartek. Bestalde, Gernikara joan ginenok sorpresa bikain bat genuelako zain, begiak pozez bete zizkiguna. Ez da eta gutxiagorako Iñakik bakoitzari eman zigun Soka dantzaren inguruko liburu ale bana, erakusketakoekin zein beste hainbat irudi bikainekin osatua. Soka-dantza geure sentitzen dugun guztiontzat altxor bat da halako oparia, halako edertasunari begira orduak igarotzeko gozagarria. Birritan mila esker beraz, Iñakiri.
Eta zuei berriz Gernikara hurbiltzera animatu baino ez, erakusketa bikain honekin goza dezazuen. Nahi izan ezkero Soarteren web orrian ere badaude ikusgai zenbait lan.
Argazkian, dantza taldeko zenbait kide Iñaki San Martinekin batera.

Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01