San Migel 2019

2019/09/30
San Migel 2019

Pasa den ostiralean, irailaren 27an, Aiastia auzoan izan ginen San Migel jaietan dantzatzen. Urtero lez, lehenbizi San Migeltarrekin batera dantzatu genuen agurra, ekitaldiari hasiera emateko. Ondoren, Bizkaiko dantzak eskaini genituen, Lanestosarekin hasiz. Jarraian agintariena, banangoa, makil-dantza, launangoa, ezpata-dantza, txotxongilo, erregelak eta banango zaharra eta Arratiako jota eta porrua dantzatu genituen. Amaitzeko, beste behin ere auzotarrekin dantzatu genituen fandangoa eta arin-arina.

Plazer bat izan da beste behin ere Aiastian dantza egitea, eta auzotarren gonbidapena jasotzea, baita hauek urtero lez eskaini diguten tratua ere.