Dokumentuaren akzioak
Puntaren puntan

HARITZ EDT

Sariekin eta pozez itzuli dira beste behin ere dantzari elgoibartarrak txapelketatik. Emankorrak izan dira beraz pasa den larunbatean Pasai Donibaneko kiroldegian jokatutako Euskadiko VI. Doinu Zahar Txapelketa nesketan eta Euskadiko XXXII. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Aurreko kanporaketan horrenbeste zorte izan ez bazuten ere, finalean beren maila erakutsi eta podiumera igotzeko aukera izan zuten Arantxa Ferreiro eta Aitor Asenjo Haritz euskal dantzari taldeko kideek, biak hirugarren postuaren jabe egin zirelarik.

Nesken artean Ormatxulo, Upelategi, Kontrapasa eta Hondarribi handia dantzatu ondoren epaimahaiko kideek Nagore Indakoetxea errenteriarra izendatu zuten txapeldun beste behin ere, eta haren ondotik sailkatu ziren Izar Etxeberria Lezokoa eta Arantxa Ferreiro elgoibartarra.
Mutilen sailean berriz Ormatxulo, Desafioa, Kontrapasa eta Zortzikoa izan ziren dantzatu beharrekoak, eta eginbeharrak burututa Atarrabiako Iker Larunberen burura itzuli zen txapela ostera ere. Oiartzungo Iker Sanz geratu zen bigarren postuan, eta Elgoibarko Aitor Asenjok zapaldu zuen podiumaren hirugarren koska.
Honenbestez, txapelketaren goiko mailetan bukatu dute berriro ere dantzari Elgoibartarrek, Arantxaren eta Aitoren postuak buru. Aipatzekoa baita finalera sailkatzerik izan ez zuten dantzarien lana ere, Itziar Aldalur Haritzeko kidea zein Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako Andrea Arregi eta Miren Astigarraga elgoibartarrak eta Ixone Juaristi debarra hain zuzen ere. Eta noski, guztiak lanean jartzen dituen Jon Lizarralde Haritzeko kidea ere ezin ahaztu.
Jarraitu bada dantzari elgoibartarron eta Haritz euskal dantzari taldearen izena era horretan zabaltzen! Zorionak!

Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28

Mikelue  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28

Xabier Urresti  on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07

Henry  on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01