Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Plazara dantzara

Dokumentuaren akzioak

Plazara dantzara

2007/12/23 09:44

Urtero bezala, aurten ere Plazara Dantzara saioa ospatuko dugu, urteko azkeneko larunbatean, abenduaren 29an. Elgoibarko Musika Eskolako dantzari txikienek eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek hartuko dute parte bertan. Honetaz gain, Eibartik eta Debatik etorritako dantzariak ere egongo dira, eta aurten Zumaiako dantzariek lagunduko digute ikuskizuna alaitzen.

Gabonetako saio berezi hau, Elgoibarko Foruen Plazan ospatuko da arratsaldeko 6etan, eta euririk eginez gero, Olaizaga Kiroldegian izango litzateke.

Ikusi eta dantzatu ahal izango diren dantzak honako hauek dira:

  • Kalejira
  • Fandango eta Arin-arin
  • Zazpi jauzi (Jauzia)
  • Polka Pik
  • Esku dantza
  • Balsa
  • Pxit
  • Kinkirriñera
  • Hegi (Jauzia)
  • Lantzeko Ihauteria
  • Borobila
  • Courinta
  • 1. eta 3. Kontradantzak
  • Muxikoak (Jauzia)
  • Fandango eta Arin-arin
  • Kalejira

Herritar eta kanpotar guztiei egin nahi diogu gonbita, dantzari eta ez dantzariei, zaletu eta ez zaletuei. Animatu zaitezte bertara hurbiltzen eta dantzaz gozatzen!

 

Dokumentuaren akzioak

dantzari
2007/12/26 13:00
Asko dantzatu eta disfrutau gaztiak!
dantzari
2007/12/26 13:00
Asko dantzatu eta disfrutau gaztiak!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt