Omenaldia

2024/05/13
Omenaldia

Merezitako omenaldia jaso zuten Jon Lizarraldek eta Arantxi Aginakok ostiralean, dantzari bakarlarien eskutik.

Aurresku Txapelketetan 25 urtetan zehar ibilitako dantzariek keinu berezia egin nahi izan zien biei, Elgoibarko euskal dantzaren ikur diren dantzari beteranoei.

Hainbeste urtetan gure harrobia zaindu, landu eta dantzarekiko pasioa transmititu izanagatik, ESKERRIK ASKO Arantxi eta Jon!