Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Mozorrotzea ez da disfrazatzea

Dokumentuaren akzioak

Mozorrotzea ez da disfrazatzea

2013/01/17 12:56

Datorren urtarrilaren 22an, martitzena, Oier Araolaza (Elgoibar, 1972) kazetari eta antropologoak, inauterien inguruko hitzaldia eskeiniko du Elgoibarko Musika Eskolako auditorioan (3.pisua) arratsaldeko 20:00etan.

Haritz dantza taldeak, aurten 40 urte beteko ditu eta zenbait ekintza berezi antolatuko ditugu urteurrena ospatzeko. Horietako bat da, urtarrilaren 22rako antolatu dugun hitzaldia.

Neguko festen inguruan jardungo du Eibarko Kezka dantza taldeko dantzari eta arduradunak, baina bereziki, hasi berri ditugun inauteri edo karnabalen inguruan mintzatuko da.

*     *     *

Mozorrotzea ez da disfrazatzea: mozorroak eta arketipoak inauterietan



"Inauterien edo karnabalen inguruan jardungo dugu, Neguko Festetan kokatu, eta horren inguruan zenbait galdera egingo dizkiogu gure buruari. Zer zerikusi dute Halloweenek, Santa Klausek, Olentzerok edo Santa Agedak inauteriekin? Zer da mozorrotzea? Disfrazatzea gauza bera da? Zer dira arketipoak eta zer zerikusi dute inauteriekin? Zer egingo dut aurtengo inauterietan, mozorrotu ala disfrazatu?"

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt