Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Lasturtik Aiastiara

Dokumentuaren akzioak

Lasturtik Aiastiara

2012/09/24 20:46

Bi baserri auzok zedarritzen dute irailero Haritz dantza taldearen lana: Lasturrek lehenengo eta Aiastiak gero. Elgoibarko auzoa bata, Debakoa bestea; San Nikolas zaindari honek, San Migel hark; erreka zulotik pasa eta Morkaikopera. Dudarik gabe ohitura bihurtu diren eta gustora osatzen ditugun emanaldiak biak ala biak.

Pasa den irailaren 15ean, larunbata, ekin genion uda osteko lanari Lasturren, bertako San Nikolas jaien harira. Auzo dantzazale eta dantzaria inondik inora, horren erakusgarri iluntzeko erromerian jardun zuten dantzarien kopurua eta Domekan auzoko gazteek ateratako soka-dantza. Imuntzo eta Belokiren kantak azpimarratzen duen bezala, oraindik orain Sakabiren eta beste hainbaten bideari eusten diote lasturtarrek. Haritzeko kideok ere goxo hartu izan gaituzte beti, eta aurtengoa ez da salbuespena izan. Debako Gure Kai taldearekin batera osatu genuen Bizkaiko dantzez blaitutako jaialdia. Xemeingo ezpata-dantza, Gorulari, Banangoa, Binangoa, Ezpata joko nagusia, Makil jokoa, Txotxonglilloa, Lanestosako arku dantza, Durangaldeko erregelak eta Arratiako jota eta porrua izan ziren ikusgai, besteren artean. Amaiera berriz auzotarrak borobilera gonbidatu eta nahasian frontoi bete dantzarik eman genion, fandango, arinarin eta kalejirarekin.

Hilaren 29an berriz, larunbatez, Elgoibarko Aiastia edo San Migel auzoan izango gara Haritzeko dantzariok, zaindariaren egunean hain zuzen. Ohiturazko plaza dugu hau ere, hainbat urtetan ondo zaindu gaituena, eta gure egutegian gorriz markatutako beste horietako bat. Lizarrako Larrain dantza eta Bizkaiko dantzak eskeiniko ditugu oraingo honetan, auzotarrek dantzatutako hasierako agurraren ostean. Zita jarria dago beraz, hilaren 29an, gaueko 22:30etan San Migelko Morkaikupe pilotalekuan.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt