Kurtso bukaerako jaialdia

2010/05/27

Urtero legez, Trinitate jaien baitan izango du aurten ere dantzak bere lekutxoa, zapatuan izango baita plazan (euririk balitz, kiroldegian), arratsaldeko 6etan, dantza eskolako ikasleen kurtso bukaerako jaialdia. Ikasturtean zehar egindako lana plazaratuko dute Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako dantzari gaztetxoek adi-adi egongo diren guraos eta lagunen begiradapean. Ikasle talde bakoitzak dantza desberdin bat aurkeztuko du, Euskal Herriko txoko ugaritako folklorearen erakusgarri izango den emanaldia osatuz.

 

Haritz dantza taldeko kideok ere gure aletxoa jarriko dugu saioaren amaiera aldera, Arabako dantzen erakustaldi txiki bat eskeiniz. Mutilek zenbait makil-dantza dantzatuko ditugu, neskek “Cuatro Calles” eta “Jota la Perra”-rekin emango diogu denok bukaera. Ezin ahaztu noski, beti bezain fin jaiari musika jartzeaz arduratuko den udal txistulari banda ere.

 

Zita ipinita dago, beraz.

 

 

 

Iaz, euria zela eta, Udaletxeko arkupean bukatu genuen dantzan.