Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Koko-dantzak, umorez blai

Dokumentuaren akzioak

Koko-dantzak, umorez blai

2013/03/27 16:55

Zeharo bustita baina gustura bukatu genuen karnabal zapatua. Zaparrada artean izan arren arrakastatsua izan zen Haritzeko eta Eibarko Kezkako dantzariok, eta Elgoibarko Mauxitxa txarangak plazaratutako koko-dantza. Gainera Musika eskolako dantza ikastaroko taldetxo bat ere animatu zen gurekin ateratzera, guztira ia 80 pertsonako kuadrilla osatuz.

Haritz euskal dantzari taldearen 40. urteurrenaren harira izan genituen ikusgai larunbatean azken urte hauetan Eibarko baserrietan aurkeztu dituzten koko-dantzak. Eta noski, Kezka dantza taldearen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango. Iluntzeko 19:00etarako dena prest genuen: arropak txukun, ondo makilatuta, puxikak egurtzeko gertu. Euria goian behean, baina umoretsu ekin genion ibilbideari, kalejira, foxtrot eta arinarin artean. Kalegoen plazatik irten eta San Bartolome eta San Frantzisko kalean behera ekin genion, Kinkoneko parean lehen geldialdia egiteko. Ondoren Maalako parkean egin genuen hurrengo dantzaldia, eta berriro ere kalean gora, Kalebarren plazan dantzatu eta Errosario kaletik barrena Plazan amaitu genuen eguna.

Koko-dantzariek, makiljokoek, burburixuen zaratak edo masusten bihurrikeriek alaitu zituzten Elgoibarko kaleak; Petra eta Mariak lizunkeria ugari bota zizkieten ingurukoei, eta Hartzak eta Martin perratzaileak haur ugari ikaratu zituzten. Ingurukoek ere primeran pasatu zuten gure itxura eta ateraldiekin barrez lehertuz. Batek baino gehiagok esan zigun datozen urteetan ere errepikatzeko moduko ekintza izan zela.

Ordu txikitara arte jarraitu zuen festak afalostean, eta koko-jantziz bete genuen Elgoibar inauteri gauez ere. Baina horiek ez dira hemen kontatzeko modukoak...

Iñaki Zugastik ateratako argazki gehiago:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt