Koko-dantzak Elgoibarren
Euskal Herriko txoko askotan inauteriak hasi dira jada, eta Elgoibarren
ere konturatu ordurako izango gara guztiok mozorrotuta. Aurten ordea
herriko kaleetan bisita berezi bat izango dugu, koko-dantzak izango
baitira karnabal larunbatean, otsailak 9.

Duela sei urte Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik jarri zen martxan koko-dantzen ekimena, eta geroztik bertako kale eta baserriak mozorro, alaitasun eta dantzaz bete dituzte. Aurten, Haritz euskal dantzari taldearen 40. urteurrena aitzakia hartuta gurera gonbidatu ditugu, eta Elgoibarko kaleetan izango dira koko-dantzariak.

Iluntzeko 7etan hasita Kalegoen plazatik hasi eta Maalaraino kolorez jantziko dugu Haritzeko kideok, beti ere Kezkako dantzarien eta Mauxitxa txarangaren konpainia onean.

Pasa den hilaren 22an Oier Araolazak emandako hitzaldian entzunak gogoan, azkenaldiko joeren desberdina izango den alternatiba bat plazaratu nahi dugu hala. Ideia horiek ardatz, ongi pasatzeko deia egin nahi dizuegu guztioi. Masustak, burburixuak, koko-dantzariak, Kattalin, Maria, Batista Kojua... zain daude inauteri zapatua noiz iritsiko!

Argazkiak: Iñaki Zugasti eta Fernando Retolaza