Dokumentuaren akzioak
Iruñeko emanaldia - 2022/04/09
Apirilaren 9an, Duguna dantza taldeak gonbidatuta, Iruñean dantza egiteko plazera izan genuen. Guretzat berezia izan zen emanaldi hau prestatzea. Pandemiak eragindako oztopoekin bizi gara, distantziak, musukoak, entsaioetan aforoa… eta emanaldi honek normaltasunera itzultzeko bide eman zigun. Gonbidapena ilusio handiz jaso genuen eta hala bizi genuen emanaldiaren prestaketa ere. Gainera, taldeko kide batzuentzat lehen emanaldia izan zen.
Gipuzkoako dantzak dantzatu genituen. Soka dantza batekin hasi ginen, non desafioa, agurra, abarketak eta jorrai dantza dantzatu genituen. Ondoren, uztai handi, brokel-makil, zinta-dantza eta uztai txiki dantzekin jarraitu genuen. Burgoen plazak ikusleekiko gertutasuna eskaini zigun eta primerakoa izan zen.
Hitz ederrak besterik ez dauzkagu lagun sentitzen ditugun Duguna dantza taldeko kideentzat. Etxean bezala sentitu gineneta ederra izan zen aspaldiko lagunekin berriz ere elkartzea!
Hurrengoaren zain gaude!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01