Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasturte amaierako dantza jaialdia
Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako ikasturte amaierako dantzako jaialdian hartu genuen parte.
Ikasleek omenaldi hunkigarria egin zioten Jon Lizarralderi, aurten erretiroa hartuko baitu, lau hamarkadatan euskal dantzako irakasle izan ostean.
Berrogei urtez etorkizuneko dantzariak hazi eta hezi ditu Jonek. Hurrengo belaunaldiei euskal kultura transmititzeaz gain, euskal dantzak eta folklorea maitatzen irakatsi digu hainbeste eta hainbeste dantzariri. Horregatik, dantza eskolako ikasleek soka-dantza baten bidez egin nahi izan zioten merezitako aitortza.
Ordezkaezina izango bada ere utziko duen lekua, bere legatuak jarrai dezan egingo dugu lan, dantzaren sokak ez dezan etenik izan.
ESKERRIK ASKO JON
Eskerrik asko baita ere gurekin egon zineten musikari eta ikusle guztiei, eta nola ez, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolari ere.