Dokumentuaren akzioak
Hasi da ezpata hotsa
HARITZ EDT
2012/10/03 09:59
Haritz dantza taldearen urteko ekintza garrantzitsuenetakoa bihurtu da Errosarioko Amaren ezpata-dantza. 2009. urtean birsortu eta jendartean plazaratu genuenetik, Elgoibarko kultur egutegian bere lekutxoa lortu du jada. Aurten gainera, lehenengoz, Errosarioko Amaren egunean bertan irtengo gara kalera, urriaren 7an, egunari ukitu berezia emanez.
Hasi da jada ezpata hotsa eta txistu soinua, prest daude dagoeneko tresna, arropa, arkabuz eta abarrak galako jazteko. Domekan goizeko 11:30etan hasiko den mezarekin ekingo diogu egunari, bertan, taldeko lau ezpata txikiek parte hartuko dutelarik. Behin hura amaituta, ohiko ibilbideari ekingo diogu, Kalegoen plazatik abiatu eta San Bartolome eta Errosario kaleetatik barna bertara itzultzeko. Tartean eliza atarian, Kalebarren plazan Altzolatarren Dorretxearen aurrean, Errosarioko Amabirjinaren irudiari begira eta amaitzeko Kalegoen plazan Udaletxe parean eskeiniko dugu ezpata-dantza, handik zubi baten bidez taldea Usua alderantz desegiteko.
Aurtengoan honakoek osatuko dute taldea:

- Zerbitzaria: Abel Iriondo
- Ezpata txikiak: Eider Elorza, Eider Aldalur, Unai Usatorre eta Jael Lizundia.
- Buruzagia: Mikel Olaizola
- Ezpata-danztariak: Haizea Rumayor, Jokin Salegi, Izaskun de Marcos, Josu Espilla, Aitor Aranzamendi, Amaia Loiola, Imanol Iturrino, Nerea Badiola, Kristina Martin, Ander Conde, Iera Larrañaga, Kimetz Iturrino, Ander de Marcos, Itziar Aldalur, Aritz Larruskain, Maialen Astigarraga, Larraitz Zialtzeta, Mikel Agirrebeña, Ane Astigarraga, Josu Figueiredo, Aitor Asenjo, Arantza Aginako, Carlos Gomez, Ikuska Uriguen.
- Arkabuzeroak: Ion Arrieta, Peio Arrieta, Rafa Iturrino eta Koldo Lizarralde.
- Musikariak: José Ignacio Sarasua, Juan Karlos Larreategi eta Aintzane Larreategi, txistu lehenengoak, Itziar Goñi, Andoni Urbieta Eneko Lasuen eta Itziar Korta, txistu bigarrenak, Iñigo Legorburu, Imanol Barrenetxea eta Olatz Arriola, silbotearekin, eta Iñaki Goñi danborrarekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01