Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Hamargarrenez aterako dugu ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Hamargarrenez aterako dugu ezpata-dantza

2018/10/05 08:20
Hamargarrenez aterako dugu ezpata-dantza

Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2017-10-07. Argazkia: Soarte

Igandea urriak 7, Errosarioko Amaren eguna, hamargarren aldiz dantzariak, musikariak eta arkabuzeroak kalera aterako gara ezpata-dantzarekin.

Udaletxe azpitik irtengo da Errosarioko Amaren ezpata-dantza. 11:25ean, meza aurretik sarrerako zubia egingo dugu dantzariek. 11:30eko mezan lehen dantzaldia egingo dute ezpata-txikiek. Meza ostean, alde zaharreko kaleetan zehar segizioan ibiliko gara dantzariak, musikariak, arkabuzeroak eta Udalbatza, kalean dantzatzeko lau geldialdi egingo ditugu.

Errosarioko Amaren ezpata-dantza
Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2017-10-07. Argazkia: Soarte

Elizako atarian ezpata-dantzari talde osoak dantzatuko dugu. Plazatik, Altzolako Dorretxera abiatuko gara. Hortik, Errosario kalera eta bertako Ama Birjinaren irudiaren azpian dantzatuko dugu. Azken geldialdia, Kalegoen plazan egingo dugu. Baina Errosario kalea guztiz ireki gabe dago duela egun batzuk izandako sutea dela eta, beraz, Errosario kalea eta San Bartolome kaleko etxeen artetik joango gara Kalegoen plazara.

Hemen duzue partaideen zerrenda:

  • Zerbitzaria eta Buruzagia: Amaia Loiola eta Mikel Olaizola
  • Ezpata-txikiak: Aitor Asenjo, Andrea Arregi, Eider Agirrebeña, Itziar Aldalur, Iera Larrañaga, Ane Espilla, Maialen Astigarraga eta Jon Lizarralde.
  • Ezpata dantzariak: Cristina Conde, Jael Lizundia, Izaskun de Marcos, Aitor Aranzamendi, Miguel Beraza, Ainhitze Uribesalgo, Amets Aierdi, Mikel Juaristi, Kristina Martin, Imanol Arantzamendi, Maider Mantecon, Saioa de Marcos, Sergio Agirregomezkorta, Olatz Altzerreka, Abel Iriondo, Eider Cerdeira, Maria Galdos, Ainhoa Larrañaga, Maria Ferreiro, Irati de Marcos, Eire Vila, Alaitz Kortaberria, Ane Astigarraga, Ainara Burunza, Arantxa Aginako, Oihane Agirrebeña,
    Ikuska Uriguen eta Nerea Asenjo.
  • Arkabuzeroak: Ion Arrieta, Rafa Iturrino, Koldo Lizarralde, Iñaki Gil eta Jose Maria Zialtzeta.
  • Musikariak: txistuarekin; Juan Karlos Larreategi, Aintzane Larreategi, Andoni Urbieta, Itziar Goñi, Olatz Arriola, Eneko Lasuen, Ane Zuñiga eta Eneko Ansola, silbotearekin; Iñigo Legorburu, Enara Gorostiza eta Imanol Barrenetxea, eta atabalarekin; Danel Legorburu eta Iñaki Goñi.

 

Errosarioko Amaren ezpata-dantza
Errosarioko Amaren ezpata-dantza, 2017-10-07. Argazkia: Soarte

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

  • Urriak 7, igandea, Kalegoen plazan
  • 11:25ean, meza aurretik sarrerako zubia
  • 11:30etako mezan, ezpata-dantza
  • Meza ondoren, segizioa alde zaharrean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt