Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Elgoibarko VI. Aurresko eta Soinu Zahar txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko VI. Aurresko eta Soinu Zahar txapelketa

2007/03/21 21:08

Asteburu honetan, martxoaren 24 eta 25, Elgoibarko VI. Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa ospatuko da. 7-15 urte bitarteko gazteak hartuko dute parte eta horietatik 12 elgoibartarrak izando dira.

Txapelketa honetan bi maila daude:

A maila – 7tik 11 urte bitartera
     Mutilak: 19 - Elgoibarren parte hartuko dutenak: 13
     Neskak: 52 - Elgoibarren parte hartuko dutenak: 29

B maila – 11tik 15 urte bitartera
     Mutilak: 9 - Elgoibarren parte hartuko dutenak: 8
     Neskak:  47 - Elgoibarren parte hartuko dutenak: 25 

B mailakoak, martxoaren 24ean, larunbata lehiatuko dira arratsaldeko 16.00tan Elgoibarko Herriko Antzokian. A mailakoak aldiz, martxoaren 25ean, igandea arituko dira dantzan goizeko 11etan. 

Lehiatuko diren gazteak herri desberdinetatik datoz, Donostia, Errenteria, Oiartzun, Lesaka, Deba, Lezo, Etxarri, Pasaia, Legazpi, Hernani eta Elgoibar. 

Mutilentzat 5 txapelketa antolatzen dira, baina mutil bakoitzak 4 herritan bakarrik dantzatzen du; Azkoitia, Legazpi, Beasain, Oiartzun edo Elgoibar. 

Nesken kategorian aldiz, 6 txapelketa daude, Beasain, Donostia, Oiartzun, Deba, Elgoibar eta Lezon, baina neska bakoitzak, hauetako 3 herritan bakarrik dantzatuko du. 

Ligaxka honen ostean, puntuazio onena jaso duten 15 dantzariek, finala jokatuko duten maiatzean. Mutilek Errenterian eta neskek Legazpin.

Gazte guzti hauen artean, 12 elgoibartar aurkitu ditzakegu, 2 mutil eta 10 neska, adin eta maila desberdinetakoak. 

Larunbatean, B mailan (11-15 urte) ez da mutil elgoibartarrik lehiatuko, baina ondorengo neskak arituko dira dantzan: Nerea Badiola, Arantxa Ferreiro, Itziar Aldalur, Maria Ferreiro, Amaia Astigarraga eta Ainhoa Agirre. 

Igandean aldiz, A mailan (7-11 urte) Nerea Perez, Ane Espilla, Nora Bastida,eta Iraitz Gonzalez elgoibartarrak ikusteko aukera izando dugu. Eta Elgoibarko mutilen artean Imanol Iturrino eta Aitor Asenjo lehiatuko dira gainontzeko mutilekin. 

Orain arte herri desberdinetan jokatutako txapelketetan Elgoibarko dantzariek maila oso ona erakutsi dute. 3 alditan lortu dute lehen postua, beste 3 aldiz baita, bigarren postua eta hirugarren postua 2tan lortu dute.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt