Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Errosarioko murala

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko murala

2022/05/18 17:50

Urriaren 7a data garrantzitsua izaten da dantza taldeko kideontzat, Errosarioko Amaren eguna baita, eta egun horren inguruan dantzatzen diogulako ezpata-dantza ama birjinari.

2009. urtean aurkeztu genuen lehen aldiz ezpata-dantza hau Koldo Lizarralde, Jose Inazio Sarasua, Juan Antonio Urbeltz, Jon Lizarralde eta beste hainbaten laguntzaz. Elgoibarko ezpata-dantzaren lehen zantzuak 1599an agertzen dira, Korpus egunean dantzari, danbolin eta arkabuzeroen parte-hartzea aipatzen delarik. 

Oraingoan, Errosarioko Amaren irudiaren azpian dagoen pareta apaintzea bururatu zitzaigun. Horretarako, Udane Juaristi artistarekin jarri ginen harremanetan. Gure ideia zein zen aurkeztu eta primeran ulertu zuen zein zen helburua eta zein asmorekin genbiltzan. Zirriborro batzuen ostean, talde osoaren irudia margotzea erabaki genuen. Margo honen bitartez ezpata-dantzak urte osoan izango du presentzia gure kaleetan, bizirik dagoen ezpata-dantza izango da.

Mila esker Udane Juaristiri bere dedikazioagatik eta baita urtero-urtero Errosarioko ezpata-dantzako zitari hutsik egiten ez diozuenoi!

Errosarioko Amaren azpiko pareta apainduta

Errosarioko Amaren azpiko pareta apainduta 2

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt