Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Errosarioko egunez, zortzigarrena

Dokumentuaren akzioak

Errosarioko egunez, zortzigarrena

2016/10/05 09:40
Errosarioko egunez, zortzigarrena

Argazkia: Iñaki San Martin "Soarte"

Ostiralean, urriaren 7an, zortzigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetan. Errosarioko festetan dantzatzen dugu ezpata-dantza urtero, baina aurten dagokion egunean bertan, urriaren 7an dantzatuko dugu ostirala izan arren. Izan ere, urriaren 7a Euskal Autonomi Erkidegoan jai eguna izendatu da, 1936ko urriaren 7an, orain 80 urte, eratu baitzen Gernikan Eusko Jaurlaritza. Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz, ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12:00etako meza nagusiaren ondotik.

Azken urteetan egin ohi dugun eran, udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egin eta elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian talde osoa arituko da ezpata-dantzan eta ondoren Altzolako Dorretxearen aurrean, Errosario kaleko Ama Birjinaren irudiaren azpian eta Kalegoen plazan ere geldialdiak egingo ditugu. Honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.

Ostiral honetan eguerdiko 12:00etan baduzue zita Elgoibarko kaleetan! Gonbidatuta zaudete guztiok!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt