Errosarioko Amaren Ezpata-dantza, Elgoibarren

2026/09/29

Datorren igandean, Urriak 4, Errosarioko Amaren ezpata-dantza kaleratuko dugu Elgoibarren XVII.urtez. Meza nagusia, goizeko 11etan hasiko da. Bertan, taldeko ezpata-txiki zein luzeek, eliza barruan dantzatuko dute eta jarraian, behin meza bukatuta, ezpata-dantzari guztiak elizaren kanpoaldean bilduko gara dantza egin eta prozesioari ekiteko. Hortik, San Bartolome kalera abiatuko gara, Kultur Etxe parean geldialdia eginez. Ondoren Errosario kalean barrena sartu eta Ama Birjinaren azpian dantzatuko dugu. Azkenik, Kalegoen Plazara itzuli eta bertan, egingo dugu azkenekoz dantza.