Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Elgoibarko XXXVII. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko XXXVII. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Noiz 2024/07/24
22:00
Non Elgoibar, Maala
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bihar, 2024ko uztailearen 2024an Brasilgo "Bacnare ballet de la cultura negra de recife" taldearen  taldearen, Kazakhstaneko Compañía folklorica internacional "Naz" eta Hairtz Euskal Dantzari  taldearen emanaldia izango dugu gaueko 22:00etan Elgoibarko Maalako parkean.

Aurtengoa XXXVII. edizioa izango da. Edizio berezia izango da, izan ere, 1991az geroztik ez du Brasilgo talde bakar batek ere Elgoibarko eszenatokia zapaldu. Bestalde, lehengo aldia izango da Kazakhstango kulturaz gozatzeko aukera izango duguna.

Brasilgo dantza  taldea izenak dioen bezala, Recifetik dator. Hiri honek, besteek ez bezala, kultura-aniztasuna irudikatzen du: arraza, kolore eta tradizioen nahasketa sinestezinaren emaitza. Erritmo ugari horiek, dantza eta mozorroekin batera, inauteriak ikusgarri bilakatzen dituzte. Honek Brasilen arima irudikatzen du, eta bereziki Reciferena, non dena ikusteke dagoen. Lurpetik zeruraino, lurrezko diamanteak izar forman islatzen diren gau argian.

Recife “Galo de Madrugada” kaleko inauteriengatik da ezaguna. Ekitaldiak musika-adierazpide paregabeak biltzen ditu, hala nola, “frevo”, “maracatu” eta nazioartean ezaguna den “manguerbeat” musika-forma. 

Kazakshtango  taldeak bere folklorea interpretatzen du, dantzekin, kantuekin eta musikekin, harmonia handiz, Asia eta Europa zeharkatu zuten zaldikoen kemena eta maitasun-sentimenduetan inspiratutako poesia konbinatzeko. Azken batean, espazio handiko herrialdie bateko edertasun naturala adierazten dute dantza eta kantuen bitartez.

Gure aldetik, emanaldiaren lehenengo zatian Arabako dantzak dantzatuko ditugu. Bigarrengoan, aldiz, Lapurdiko dantzekin arituko gara. 

Animatu eta ez galdu munduko txoko ezberdinetako folkloreaz gozatzeko aukera! 

 

Dokumentuaren akzioak

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt