'El Caserio' Zarzuela

2019/01/28
'El Caserio' Zarzuela

Joan zen urtarrilaren 25ean Donostiako Sasibil elkarteak plazaratutako 'El Caserio' zarzuelaz gozatzeko aukera izan genuen elgoibartarrok, eta gu ere bertan izan ginen dantzan, Elgoibarko Udal Txistulari Bandarekin batera.

'El Caserio' zarzuela hiru ekitaldiz dago osatua, eta guk bitan dantzatzeko aukera izan genuen. Lehenengoan prozesio batean sartu ginen ondoren Errosarioko Amaren Ezpata Dantzako ezpata-txikien zatia eta trokeo-dantzak (brokel dantza eta makil handiarena) dantzatzeko, kalejira batekin amaituz. Bigarren aldian zarzuelarekin bat zetorren erromeria kutsua eman genion saioari, berriro ere kalejira batekin sartuz fandango bat dantzatzeko, jarraian kalejira batekin amaitzeko.

Zarzuelan parte hartu genuen dantzariak honako hauek izan ginen: Jon Lizarralde, Aitor Asenjo, Ainhoa Mugertza, Nerea Asenjo, Oihane Agirrebeña, Imanol Arantzamendi, Gaizka Uranga, Maria Ferreiro, Saioa Marcos, Irati Marcos, Ainara Burunza, Iera Larrañaga, Amaia Loiola, Mikel Juaristi eta Maider Mantecon.