Ekaineko ekitaldiak

2024/06/30
Ekaineko ekitaldiak

Ekaineko azken astean Elgoibarko bi auzotan izan gara, txistulariekin batera, auzotarrekin batera soka-dantzak plazaratuz: ekainaren 24an Altzolan, San Juan eguneko soka-dantza berreskuratu eta tradizioei berrekinez eta ekainaren 29an Idotorben, San Pedro egunean dantzatzeko ohitura jarraituz.

Eskerrik asko auzotarrei, beste behin ere dantza egitera gonbidatzeagatik eta gurekin dantza egiteagatik!