Deba: Trokeo-dantzak
Urrriaren 23an Debako Trokeo dantzen jaialdian parte-hartzeko aukera izan genuen. Haritz EDTko partaideok Gure Kai dantza taldeko kideekin batera Gipuzkoako trokeo-dantzak dantzatzeko plazera izan genuen. Gainera, Eibarko Kezka Dantza Taldeak eta Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak ere ekitaldi honetan parte-hartu zuten.
Guretzat emanaldi berezia izan zen. Pandemiak eragindako egoerak kultura bete-betean jo du eta pozgarria eta hunkigarria izan zen Alamedako karpa beterik ikustea. Gainera, lagun ditugu Eibarko Kezkakoak eta baita Portugaleteko Elai Alaikoak ere, horregatik, plazera izan zen beraiekin batera dantzatu izana.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Gure Kai dantza taldeari ekitaldi honetara gonbidatzearren eta izandako antolaketa eta harrera onarengatik!
Dantzan segiko dugu emanaldi berriez gozatzen!
Hona hemen argazki batzuk:


