Dokumentuaren akzioak
Dantzari elgoibartarrak Pasaian
HARITZ EDT

HARITZ EDT

Asteburu honetan jokatuko dira Pasaian Euskadiko VI. Soinu Zahar eta XXXII. Gipuzkoar erako Aurresku txapelketa, eta beste behin ere Haritz dantza taldeko kideak izango dira oholtza gainean, Aitor Asenjo eta Arantxa Ferreiro hain zuzen ere.
Larunbatean, azaroak 24, izango da zita nagusia, arratsaldeko 7etan Pasai Donibaneko Udal Kiroldegian.

Aurrez ordea kanporaketa nesken mailako kanporaketa burutu zen pasa den igandean, finalerako zortzi txartelak banatzeko. Iazko txapelduna den Nagore Indakoetxea errenteriarra zuzenean sailkatu zen, eta gainontzeko finalistak hauek izango dira: Izar Aizpuru (Oiartzun), Ane Urruzola (Billabona), Izar Etxeberria (Oiartzun),  Udane Eskudero (Oiartzun), Maddi Nazabal (Oiartzun), Idoia Besada (Pasaia) ; eta baita gure kide den Arantxa Ferreiro ere. Beste dantzari elgoibartarrek ez zuten horrenbeste zorte izan, eta lan bikaina egin zuten arren finaleko zortzikotetik kanpora geratu ziren Itziar Aldalur Haritzeko kidea zein Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako Andrea Arregi eta Miren Astigarraga elgoibartarrak eta Ixone Juaristi debarra.

Mutilen artean sei parte hartzailek soilik izena eman dutenez ez da kanporaketarik egin beharrik izan, eta honenbestez honako hauek izango dira finalera zuzenean sailkatuak: Beñat Asensio (Lezo), Xanti Leonet (Oiartzun), Iker Sanz (Lezo), Iker Larunbe (Atarrabia), Joseba Erramon Villar (Sondika)eta Aitor Asenjo elgoibartarra, iazko hirugarren postua buruan.
Mutilek Soinu Zahar (Ormatxulo), Aurkez aurke (Desafioa), Kontrapasa eta Zortzikoa dantzatuko beharko dituzte; eta neskek berriz Soinu Zahar (Ormatxulo), Upelategi, Kontrapasa eta Hondarribi handia.
Zorterik onena beraz Arantxa eta Aitorri, eta baita beraiekin horrenbeste lan egiten duen Jon Lizarralderi ere.

Dokumentuaren akzioak
Erantzun

HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28

Mikelue  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28

Xabier Urresti  on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07

Henry  on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01