Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haritz EDT Borja joan zaigu

Dokumentuaren akzioak

Borja joan zaigu

2009/03/01 21:46
Miloi bat aldiz egina izango zuen San Migel eta Elgoibar arteko errebueltaz betetako bidea, gora eta behera, motorrean, baina gaur goizean, errebuelta horietako batean istripua izan du eta hil egin zaigu Borja Uzuriaga. 25 urte zituen.

Hitzik gabe gauden honetan Jael-ek bertsotan jarri die doinua gure sentipenei:

MALKO TANTARIK EZ BOTATZEA

NAHIZ ETA OSO ZAILA DAN

POZIK GOGORATUKO ZAITUGU

DUDA IZPIRIK EZ IZAN


DANTZARI FINA, BIHOTZ HOBEA

BETI BESTEEI LAGUNTZEN

IRRIFARRE BAT ATERA ZAIGU

HORI DANA GOGORATZEN


EZ EGIN NEGAR GALDU DELAKO

NAHIZ ETA MAITEA DUGUN

EZAGUTZEAZ POZIK GAUDE GU

IKUSIARTE TXAPELDUN


AGURRIK EZ, GEROARTE

Hiletak martxoaren 3an, asteartean, arratsaldeko 19.00etan, Elgoibarko San Bartolome elizan egingo dira.

Borjaren zenbait argazki ikus daitezke segidan.









Sagardotegian, bere abilidadeetako bat erakusten: intxaurrak bekokiarekin apurtzen zituen!


Hortxe bai gustora, neska artian!!!




Sanmigeldarrak San Migelen emanaldi hasierako Agurra egiteko prest Borja buru dela.

Dokumentuaren akzioak

aritz
2009/03/01 23:18
Doluminak eta besarkada handi bat Iruñetik!
gari
2009/03/02 00:04
Añorgatik besarkada bero bat Aritzekooi.
Oraindik sinistu ezinda nago.
Gaizka Benguria
2009/03/02 08:45

Doluminak Portugaleteko Elai Alai Kultur Elkartetik.

Besarkada handi bat.

Gaizka Benguria

 

Ane
2009/03/02 08:52

Doluminak Elgoibarko taldeari, laztan potolo bat. ane

Maite
2009/03/02 17:38
Zenbat alditan agurra dantzatu diguzun San Migelen zure auzotarreri, baina oraingoan betirako agurtu gaituzu. Datorren Irailean ere Haritz taldeak dantzatuko digu eta zu ez zaitugu ikusiko baina San Migelko udazkeneko haizean sentituko zaitugu.
jokin otamendi
2009/03/02 21:44
besarkada handi bat Borjan familikoentzat ta Haritz dantza taldeko guztientzat!
Maite
2009/03/03 11:54

Beste AGUR bat

www.blogari.net/saregu

Andra Mari Dantza Taldea
2009/03/03 22:09

Doluminak Haritz Dantza Taldeko kideei,

Besarkada handi bat denon partez.

Andra Mari Dantza Taldea.

 

Nafarroako EDB
2009/03/04 09:27

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarratik (N.EDB) doluminak eta besarkada handi bat.

Besteko eredua hartu egin behar da eta aurrera jarraitu. Animo.

 

 

Henry
2009/03/04 11:22

Hillabetera doia. Behiñ aparkauta, burua jaso eta harek begi argixokiñ ikusi niñuanian, bidia pasau eta beste azeratik etorri jatan pauso ariñ-ariñian, sorpresia eta poza hartzen ditxuenaren seiñale. Neu be poztu ein nintzan. Aurretik bostekua botata etorren irribarrezka. Sarritxan bezelaxe, bihar gorabeheria erabili genduan barriketan: kanpora-eta  lehen gehixago; oin Fagorren…

 

Persona bakoitxarekiñ era diferentian jokatzen dogu danok be: oin dala urtiak, hasieran, bera erderaz zelako kaskar moldatu izan zan jardutzen zestan kontatzen —gazte-gaztia zan; ni, oin baiño gaztiagua eta gazte-ko irakasle—, baiña segiduan hartu gentsaun batak bestiari konfiantzia, eta bueltan etxeko zeregiñekiñ hasten jatan askotan: apeetan ein biharra, baso-garbitzen…Bai, jakiña, tokatzen danian parrandia be bai; gero baiña, goixian izaten dok edarra, eh, begixak pega-pega einda ondiokan, eta aitxakin basora…Harixa emon eta gustora egoten giñan Borjaren ha euskera garbixa entzuten. Egixa esatera, goitxik beheraiño zan gustua mutil noblia.

 

Makil-dantzia eta uztai txiki bendian hartu zitxuanian, erramintxok txikitzeko ekipuan fitxau eban Unai Froilanek, ostiango gaztiekin batera. Uste dot behin sanmigeldarrak gaitxuk, gero! erantzun zestala bete-betian, nekatuta, harro.

 

Martitzena dok. Markiñarutz najoiak Trabakuan behera autobusian, badakik. Baiña atsaldian bajaukat hirekin berba eitxeko gogua, ixillian. Edarra jatok eguna, eta danon artian osotzen dogun hau gurpill eta katai etenbakuan, seguruenera zeru garbixaren urdiña ez dok hire pozaren briztadia baiño…

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Haritz EDT

Haritz EDT

Elgoibarko dantza taldea.

Haritz Euskal Dantzari Taldea

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Tfnoa: +34 686 63 31 78

haritz@dantzan.com

 

Twitter: @haritzedt