Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Badator bederatzigarren ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Badator bederatzigarren ezpata-dantza

2017/10/04 10:05
Badator bederatzigarren ezpata-dantza

Argazkia: Soarte

Datorren larunbatean, urriak 7, Errosarioko Amaren egunean, izen bera daraman ezpata-dantza kaleratuko dugu Elgoibarren bederatzigarrenez. Urtero bezela, dantzariek, musikariek eta arkabuzeroek alde zaharreko kaleetan egingo dugu kalejira.

Azken urteetan egin ohi dugun bezala, udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea egingo dugu 12:00etako meza nagusia hasi baino lehen. Ondotik, elizan dantzatuko dute ezpata-txikiek lehenengoz. Meza amaitu eta gero elizako atarian ezpata-dantzari talde osoa arituko da dantzan eta ondoren Altzolako Dorretxearen aurrean egingo da geldialdia. Ohiko legez, Errosario kalera abiatu eta bertako Ama Birjinaren irudiaren azpian ere dantzatuko da ezpata-dantza. Azken geldialdia, Kalegoen plazan izango da, honela beraz, bost geldialdi eta beste horrenbeste dantzaldi egingo ditugu Haritzeko dantzariok.

2016-10-07 Errosarioko Amaren ezpata-dantza 01
Argazkia: Soarte

Errosarioko Ama Birjinaren egunean bertan, beraz, ezpata-dantzako erropak jantzi eta txistularien doinura dantzari ekingo diogu goizeko 12:00etako meza nagusiaren ondotik.

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

  • Urriak 7, larunbata, Kalegoen plazan
  • 11:55ean, meza aurretik sarrerako zubia
  • 12:00etako mezan, ezpata-dantza
  • Meza ondoren, segizioa alde zaharrean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt