Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Axeri bodaren estreinaldia Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Axeri bodaren estreinaldia Arriagan

2008/02/22 18:23

Datorren igandean, otsailaren 24an Haritz Euskal Dantzari taldeak, "Axeri boda" deituriko Juan Antonio Urbeltzen ikuskizun berrian hartuko du parte. Juan Antonio Urbeltzek eta Argia dantza taldeak prestatu duten espektakuloaren estreinaldian, Añorgako dantzariak, Iruñako Duguna dantza taldea eta Eibarko Kezka Dantza taldea ere arituko dira. Estreinaldia Bilboko Arriaga antzokian izango da arratsaldeko 20:00etan. 

 

 

“Nahiz eta Axeri-dantza Gipuzkoako eta Bizkaiko tradizio zaharra izan, Inauteri honetara ekarri gaituen arrazoia euskal sinesmen zahar bat, esaera zahar bat, Japonian, Akira Kurosawa-k “Los sueños” filmera eraman zuen ideia berdinekin lotu nahi izana izan da (“Konna yume wo mita” edo “Dreams”).
Euskal Herriko eta Japoniako ipuin zaharrek diote euria eta eguzkia egiten duenean azeriek euren ezkontzak ospatzen dituztela. Horregatik klimatologia berezi horri “Axeri-boda” edo “boda de zorros” deitzen zaio.
Eguraldi horretan ortzadarra ateratzen da eta, horren oinarrian, azeriek euren ezkontzak ospatzen dituzte eta, jakina, musika eta dantza festan funtsezkoak dira.”
 
Testu honekin, Juan Antonio Urbeltz antropologiak eta folkloristak bere azken ikuskizuna aurkeztu du.

Haritz Euskal Dantzari Taldeak orain dela 20 urte hasi zuen bere lotura Argia dantza taldeakin. Eta urte hauetan guztietan, Juan Antonio Urbeltzen espektakuloetan parte hartu du, hala nola, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque eta orain Axeri Bodan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt