Dokumentuaren akzioak
Asteburua folklore jaialdiaren bueltan
HARITZ EDT
2012/07/24 14:50
Ostiralean Elgoibarren eta larunbatean Portugaleten, Nazioarteko Folklore jaialdia izan da protagonista asteburu honetan Haritz dantza taldearen egutegian. Lehenengoan herritarren aurrean dantzatzea egokitu zitzaigun, Argentina eta Kurdistango talde banarekin oholtza berean; zapatuan Portugaleteko Nazioarteko Folklore jaialdiaren irekiera ekitaldian parte hartu genuen, Argia dantza taldearen Aunitz urtez ikuskizunaren baitan.
Hemen, Iñaki San Martin eta Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:
Elgoibarko Nazioarteko XXVI. Folklore Jaialdia
Urteroko zita handia izaten da Haritzeko kideontzat Nazioarteko Folklore Jaialdia, urte osoko lanak herriari erakusteko eta munduko folklorea Elgoibarrera hurbiltzeko aukera. Aurtengoan ere borobila irten zen, guztion esfortzuaren emaitza.
Arratsaldean, ohiturari segiz, harrera egin zitzaien udaletxean Argentinako Gran Ballet Argentino eta Kurdistango Sulaimaniyah taldeei, eta zenbait oroigarri banatzeko ere baliatu genuen ekitaldia.
22:30etan ekin genion emanaldiari, ordurako Kiroldegia beteta, lehen zatian Lizarrako larrain dantza dantzatu genuelarik Haritzekook. Jarraian Kurdistan eta Argentinako taldeen txanda izan zen, eta esna behar ikusleek gogotik gozatu zutela, batipat Argentinako taldeak eskeinitako tango eta landa dantza ikusgarriekin. Azkenik, Bizkaiko dantzekin eman genion amaiera jaialdiari: Markinako Zerutxu dantza taldearen ekustik ikasi dugun Xemeingo ezpata-dantza, Lanestosako arkudantza, Durangaldeko erregelak, Ezpata joko nagusia, binangoa, makil jokoa eta txotxongilloa dantzatuz, eta bukaera Arratiako jota eta porruarekin emanaz.
Beti bezala, aurten ere esker onezko oroigarri bat eman nahi izan genuen, urte luzetan bidelagun izan dugun Portugaleteko Elai Alai taldeari eskeinia. Aurten 50. urteurrena ospatzen dutela aprobetxatuz, Haritz euskal dantzari taldearekin izandako elkarlana eskertu nahi izan genuen horrela.
Portugaleteko XXXVIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Hain zuzen ere urteurren horren harira izan ginen larunbatean Portugaleten, Nazioarteko Folklore Jaialdi ezagunaren irekiera ekitaldian dantza egiteko gonbidapena jaso baitzuen Juan Antonio Urbeltzek zuzentzen duen Argia taldeak. Argiarekin batera jardun genuen Haritzeko, Eibarko Kezkako eta Iruñeako Dugunako dantzariok.
Portugaleteko San Roke plazak itxura bikaina ageri zuen, leporaino beteta, eta gogor txalotu zituzten gure ekinaldiak. Iruñeko Aldapako San Fermin eta Eibarko Arrateko ezpata-dantzak bat egiten dute Aunitz Urtez ikusgarrian. Irradaka, Durangaldeko erregelak, fandango eta arin-arina, kadrileak, mutil-dantzak, soka-dantza eta ingurutxoa, zazpi ahuntzen dantza, Erronkariko ttun-ttuna eta Jaurrietako emakumeen dantzak osatzen dute ikuskizuna.
Elkarlan eta babesagatik mila esker eta urteurrenagatik zorionak beraz, Portugaleteko Elai Alaiko kideei!
Hemen, Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:

Erantzun
HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31
-
Mauxitxa Txaranga on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31
-
Haritz on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28
-
Mikelue on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28
-
Xabier Urresti on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07
-
Henry on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01