Maskaradak 2019
Haritz Euskal Dantzari Taldean asteburu betea izan dugu, larunbatean, martxoak 30, Alozera joan ginen bertan egin ziren maskaradak ikustera.
Aurtengo maskaradak Urdiñarbe herriko gazteek antolatu dituzte, Zuberoa mendebaldeko 500 biztanleko herrixka. Goizean, auzoz-auzo egindako barrikadetan izan ginen. Onizegainen (Aloze eta Zibozerekin batera udalerri bat osatzen duena) amaitu ziren barrikadak, eta herri bazkariaren ondoren, ofizioez gozatzeko aukera izan genuen.
Bertan, maskaradako pertsonai guztiek hartu zuten parte, gorriak eta beltzak, ofizio bakoitza Txorrotxek aurkezten zutelarik. Aurten, gainera, zamaltzain gorri eta beltzaren arteko borrokaz gozatzeko aukera izan genuen.