Aiastiako San Migeletan

2017/09/29
Aiastiako San Migeletan

Gaur, irailak 29 egun handia da Elgoibarko Aiastia auzoan. San Migel eguna ospatuko dute auzotarrek eta beste urte batez iluntzean dantzan arituko gara Murkaikupe frontoian.

Argazkia: Iñaki Zugasti, Dantzan CC BY-SA

Afalostean Fan&go taldearekin erromeria egongo da, guk erromeria giro hori aurreratuko dugu gure emanaldiarekin. 21:00etan erromeria doinuak ekarriko ditugu eta han eta hemengo dantzaldietan ohikoak izan diren erako dantzak ikusi ahal izango dira. Jotak, arin-arinak, Imotzeko esku-dantza, binangoa… Tartean aurten lehen aldiz plazaratu dugun soka-dantza dantzatuko dugu. 2013. urtean Iruñeko Duguna dantza taldeak San Blas egunean eta San Joan bezperan dantzatzeko moldatu zuena. 

Argazkia: Iñaki Zugasti, Dantzan CC BY-SA

San Migel eguna Aiastian:

  • 11:30 Meza eta jarraian, Ziarda eta Mañu bertsolariak.
  • Ondoren, esku-pilota partidak.
  • 14:30 Bazkaria.
  • Ondoren, Ansorregi trikitilariak.
  • 21:00 Borja Uzuriagaren oroimenez dantzaldia, Haritz EDTren eskutik.
  • 22:30 Gazte afaria.
  • Ondoren, erromeria Fan&go taldearekin.