Laia Santanachekin ikastaroa (H)ik Dantza landu programan
Haatik Dantza Konpainiak eta Gipuzkoako Dantzaguneak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako (H)IK DANTZA LANDU 2020 programaren barnean antolatu dugun bigarren ikastaroaren informazioa bidaltzen dizuegu.
Oraingo honetan Laia Santanach Bartzelonako UABn dantza eta sorkuntza irakaslea izango da ikastaroa eskainiko duena. Urriak 19tik 23ra, 18:30etatik 20:30etara. Ikastaro guztiak Gipuzkoako Dantzagunean (Errenterian) eramango dira aurrera. Bakoitzak 60euroko kostua izango du, 50 eurokoa ADDE edo ARTEKALE elkarteetako bazkideentzat. Ikastaroek plaza mugatuak izango dituzte eta izen emateak Haatik konpainiaren webgunean egin beharko dira.
Santanachen klaseak beroketa aktibo batekin hasten dira bere klaseak, gorputza ondo prestatu eta klasearen amaierara errendimendu maximoarekin iristeko, mugimenduan dagoen gorputzaren mugak ikertzen dira. Horretarako lurreko lana eta zutikakoa aldizkatzen ditu. Enborra, espiralak, tortsioak, desorekak eta suspentsioak lantzen dira, baita mugimendu dinamikak eta hauen musikalitatea.
Klasean, dantza materiala lantzen da eta horretan oinarrituz inprobisazio eta konposaketa erregelak aldizkatzen dira, garrantzia berezia jarriz norberaren izaerari eta interpretazioa eta sortzailetasuna garatzeari.
Hurrengo ikastaroak
- Nicolas Ricchini – Id motion. Azaroak 7tik 8ra.
- Carmen Larraz – Gorputz elektrikoa. Azaroak 21tik 22ra.
- Diego Sinniger – Sorkuntza kontzientzia mugimenduan. Azaoak 30etik Abenduak 4ra.