Hik Dantza Landu 2022: Rober Gómez

2022/11/23
Hik Dantza Landu 2022: Rober Gómez

Hik Dantza Landu 2022ari amaiera emateko, Gironatik datorren Rober Gómez (@titoroberotto) izango dugu gure artean abenduaren 10ean eta 11n.. Ibilbide oparoa duen dantzari honek Bonachela,  Galili Dance, Club Guy and Roni, Gelabert-Azzopardi, Staatstheater Oldenburg, Staatstheater Mainz, La Veronal eta  Sol Picó konpainietan eta Maura Morales kooperatiban ere egiten du lan. Gaur egun Hotel Col.lectiu Escènic zuzentzen du.
-
Dantzagunean eskeiniko duen ikastaro trinko honen helburuetako bat "gorputzaren sarrera atea" zein ote den deskubritzea izango da. Nola lan egin edozein baldintza, egoera edo lesio kontutan izanda? Gorputz libre edo lesionatu batek erraminta egokiekin, aurrera eraman dezake eskatutako lana. Pentsatzen duen gorputza eta intuizioa duen burua.

Ez galdu aukera eta gorde zure lekua!

http://www.haatik.com/eu/hik-dantza/landu/rober-gomez/