Hik Dantza Landu programaren IX. edizioko izen-ematea ireki da
Hik Dantza Landu, Haatik Dantza Konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza eta Kultur Sailaren laguntzarekin antolatzen dituen dantzari profesionalentzako etengabeko formakuntza programa da.
Maiatzean hasi eta abenduan amaituko den IV. edizioa osatuko duten ekintzak aurkeztu dituzte Aiert Beobide, Haatik Dantza Konpainiako eta Hik Dantza programaren zuzendariak (Dantzaren formazio, sentsibilizazio eta zabalkunderako egitasmoa) eta Amaiur Luluaga, Hik Dantza Landu formakuntza ekintzen koordinatzaileak.
Honako hauek izango dira, aurten, Dantzaguneak eskeintzen dituen espazioetan izango diren irakasleak: Sol Vazquez, Marion Castaillet, Natalia Fernandes, Shared Levitation eta Rober Gómez.
Hik Dantzan Landu 2022
- Maiatzak 7 eta 8: Sol Vazquez
- Irailak 12 -16: Marion Cataillet
- Urriak 15 eta 16: Natalia Fernandes
- Azaroak 12 eta 13: Shared Levitation
- Abenduak 10 eta 11: Rober Gómez
Izen-ematea eta informazioa: Hik Dantzan Landu 2022