Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia Haatik: Lau eme

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Lau eme

Noiz 2019/07/20
20:00
Non Andoain, Goikoplaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Haatik: Lau eme

www.haatik.com

Andoainenantolatutako KALE GIROAN ekitaldiaren barnean LAU EME ikusi ahal izango da.

Konpainiaren LAU EME lan berriak emakumeari ematen dio ikusgarritasuna eta urteetan zear ahalduntzearen bilaketan egin behar izan duen borroka agertzen du.  Zuzeneko ahotsak, mugimendu zaindu eta estetika sendo batek sentsazioez betetako lan bat izatea lortzen dute.


FITXA ARTISTIKOA:

ZUZENDARIA: Aiert Beobide

DANTZARIAK: Irati Sorondo, Anne Jauregi, Nagore Zabala eta Amaiur Luluaga

ESTILISMOA: Ramón García

PRODUKZIOA ETA DISEINU GRAFIKOA:  Iurre Aranburu

TEKNIKA ARDURADUNA: Anartz Beobide

Info + : www.haatik.com

 

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen  honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Orduz geroztik, Vitali Safronkine, Iker Arrue bezelako sortzaileekin herreman estua izan du Ilargiaren Malkoa edo Hormek Diote bezelako lan ikusgarriak aurrera eramanez. Eta taldeko dantzarien etengabeko formazioan sakondu Abhilash NingappaMiquel Barcelona, Laura Vilar, Janet Novas eta Laia Santanach bezalako koreografo eta irakasleak jasoz. 

2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bere lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes edo Musicalarue bezalako jaialdietan.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.