Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia Haatik: Errimak Bi Oinetan

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz 2020/07/18
11:55
Non Andoain - Ondarreta ikastetxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Haatik: Errimak Bi Oinetan

www.haatik.com

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

 

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

  • Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
  • Koreografia: Talde sorkuntza
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
  • Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
  • Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
  • Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
  • Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
  • Jantziak: Ramon García
  • Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

 

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Orduz geroztik, Vitali Safronkine, Iker Arrue, Abhilash Ningappa, Miquel Barcelona eta Laura Vilar bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta Ilargiaren Malkoa edo Hormek Diote bezelako lan ikusgarriak aurrera eramanez.

2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bai Itsas Lapurrak eta baita Lau Eme lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes edo Musicalarue bezalako jaialdietan.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten sorkuntza ezberdinak eraman zituen aurrera Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.