Dokumentuaren akzioak
Urketariak Donostiako danborradan
Donostiako danborradak azken urteotan indarberritze nabarmena ezagutu du, besteak beste, emakumeek festan izan duten esku-hartze aktibo eta zabalari esker. Emakumeak figura eta zeregin ezberdinak betetzen dituzte Donostiako danborradan, baina, zalantzarik gabe, urketariarena da guztien artean enblematikoena.
Historialari askok uste dutenaren arabera, danborrada, sorburuz, Inauterietako konpartsa gisa jaio zen, eta, beste konpartsa arrakastatsu batzuen kasuan bezala (Kaldereroena edo Iñude eta Artzaiena, adibidez), denboraren joanarekin, neguko jaien egutegiaren egun jakin batean ateratzen da kalera. Danborradaren kasuan, urtarrilaren 20a da egun hori: San Sebastian eguna, alegia.
Irakurri albiste osoa Gero Axular dantza-taldearen #dotorejantzi atarian.
Dokumentuaren akzioak