Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gero Axular Dantza Taldea San Tomas eguneko baserritar-jantzien I. lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

San Tomas eguneko baserritar-jantzien I. lehiaketa

2017/12/17 10:54

2017ko San Tomas egunean (abenduak 21, osteguna) Donostia/San Sebastián Festak eta GERO AXULAR dantza-taldeak elkarlanean, San Tomas eguneko baserritar-jantzien lehiaketaren lehen edizioa antolatu dute Gipuzkoa Plazan.

Lehiaketaren helburua da baserritarrek lanerako zein egun berezietan ekitaldietara joan edo kalera jaisteko erabiltzen zituzten jantzien edertasuna eta aniztasuna erakustea, eta herritarrak animatzea egunpasa ederra egin dezaten jantzi horiek soinean dituztela, betiere, jatorrizko diseinuak eta erabilerak arretaz eta begirunez zainduta.

Era berean, tradiziotik datorkigun ondarea berreskuratu eta aldarrikatu ere egin nahi da, gogoraraziz jantzi tradizional horiek Euskal Herri osoko eta, bereziki, Donostiako eta donostiarren historiaren eta identitate kulturalaren ikurretako bat ere badirela.

Lehiaketan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da aurrez dela internet bidez, dela lehiaketaren aurretik, Gipuzkoa Plazan bertan. Adituen epaimahai batek erabakiko du zein diren saria eskuratuko duten lehiakideak.

Hauek dira kontuan hartuko diren alderdiak: jantziaren diseinua, materialak, oinetakoak, osagarriak… Bereziki hartuko da aintzat jantziaren egokitasuna, hau da, San Tomas eta antzeko jaietan tradizioz eraman izan diren jantziekin bat etortzea.

Lehiaketa eguerdiko 12:00-13:15 bitartean egingo da Gipuzkoa Plazan (parte-hartzaileak lehiaketa hasi baino 10 minutu lehenago egon beharko dira bertan). Eta sari-banaketa 13:45ean egingo da. Ekitaldiaren aurkezlea Anjel Alkain komunikatzaile ezaguna izango da.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure babesle guztiei: Albaola, Almacenes la Bretxa, Aquarium, Art Estilistas, Asun Domínguez, Casa Múgica, Donostiako Udala, Garitano zapata-denda, Eder Centro de Labores, El Diario Vasco, Embutidos Fernández, Eskulanen Etxea, Estrada alpargata-denda, Idoia Odriozola, IPAR, arte grafikoen tailerra, Josi 'ta Josi, Kilo Gran Vía, Kiloka, La Bretxa, La Tienda del Bordado, Mercería La Rueca, Muchas Telas, Noticias de Gipuzkoa, Real Sociedad de Fútbol, San Sebastián Shops, San Telmo Museoa, Txuri Urdin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gero Axular Dantza Taldea

Gero Axular Dantza Taldea